• Skip to main content
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • BEHATOKIA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

Unibertsitateko Gizarte Ekintzaren Behatokia

Unibertsitateko behatokiek garrantzi berezia hartzen dute gizarte, ekonomia eta ingurumen erronkaz betetako garai honetan, baita gero eta muturrekoagoa den giroan ere. Momentu hauetan unibertsitateak funtsezko zeregina du gizarte bidezkoago eta jasangarriagoetarako aldaketaren eragile gisa. Topagune hauek funtsezkoak dira ezagutza kritikoa sortu eta komunitateetan eragina duten esperientziak nabarmentzeko. Hauen bidez, posible da testuinguruarekin konprometitutako unibertsitate bat indartzen duten jardunbide egokiak ezagutzea eta zabaltzea, lurraldeko arazoei eta elkarrekintzan diharduen biztanleriaren beharrei arreta jarriz. Horrenbestez, begirada akademiko eskuragarriago eta eraldatzaileagoa sendotzen laguntzen dute, gizarte errealitatearekin etengabeko elkarrizketan diarduena.

Observatorio-01

Ekimen honen testuingurua

UKS sareak espazio hau ez du berez behatoki gisa sortzea proposatzen, baizik eta eraldaketa ahalmena duten hezkuntza-prozesuak sustatzen dituzten unibertsitate-gizartearen arteko esperientzia esanguratsuak biltzeko, sistematizatzeko eta erakusteko tresna gisa.

Unibertsitateko Gizarte Ekintzaren Behatoki honetan aurkezten den informazioa jardunbide egokien formulario baten bidez biltzen da eta behean eskuragarri dagoen mapa interaktiboan aurkezten da. Helburua, jardunbide egokien biltoki ireki bat sortzea da, testuinguru ezberdinetako ekimenak sendotu , errepikatu edo egokitzeko erreferentzia gisa erabiltzeko. Aldi berean, eskualdeen arteko sareak eraiki eta esperientzien eta ezagutzaren trukea sustatu nahi du.

UKSek, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren esparruan unibertsitatea eta gizartea lotzen dituen ekimen batean parte hartzen duen edonor animatzen du espazio honetan parte hartzera eta inprimakiaren bidez ekarpenak egitera. Partekatutako esperientziak mapa interaktibo batean argitaratuko dira etorkizunean kontsultatu ahal izateko.

Inprimakira sartu
Observatorio-02

Jardunbide egokiak

Zerk definitzen du unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura jardunbide egoki bat?

Jardunbide egoki bat:

  • Unibertsitatearen konpromiso etiko eta soziala sustatzen du.
  • Komunitatean eragin positiboak eta jasangarriak sortzen ditu.
  • Unibertsitatearen eta gizarte-eragileen arteko ikaskuntzako prozesuak indartzen ditu.
  • Gizarte eraldaketa, ekitatea eta justizia sustatzen ditu.
  • Harremanak zaintzen ditu eta jakintzen aniztasuna aitortzen du.
  • Erreplikagarria, moldagarria eta ebaluagarria da.
  • Antolaketa eta prozesuak indartzen ditu.

Mapa interaktiboa

Gaur egun behatokiaren parte diren ekimen ezberdinak aurkituko dituzu mapa honetan. Mugitu mapan zehar ezagutu ditzazun, eta egin klik kokapen bakoitzean bakoitzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

Zure ekimena bertan agertzea nahi baduzu, bete ezazu, online inprimakia mesedez.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2025

Copyright © 2025 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X