• Skip to main content
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

NOR GARA?

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak ere.

2013az geroztik, unibertsitate publikoek egungo sistema ekonomikoari begira duten etorkizunaren inguruan egon gara hausnartzen. Alde horretatik, uste dugu EHUk, gure herrialdeko unibertsitate publikoa denez, bere gizarte-rola sustatu behar duela, baita unibertsitate publiko sentikor eta konprometitu baten inguruan hausnartu ere, guztion ongizatea, justizia soziala eta gizarte zuzena lortzeko proposamenak aurkezteko helburuarekin, gainerako eragile sozialekin (garapen GKEak, elkarteak, mugimendu sozialak…) elkarlanean.

UKS DEFINITZEN DA:

UKS erakundeak unibertsitate publikoak eta bereziki EHU jarraitzen ari den inertzia geldiaraziko duen saretzat du bere burua. Horrez gain, EHUri gogorarazi nahi dio publikoa dela eta erantzukizun soziala sustatzeko betebeharra duela, eta, azkenik, azpimarratu nahi du elkartasuna, elkarlana, ingurumenaren jasangarritasuna eta giza eskubideen babesa sustatuko dituen gizarte baten beharrei erantzuteko eginkizuna duela.

HELBURUA

2013an helburu nagusi bat finkatu zen: unibertsitate-elkarteak justizia sozialarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako politikan parte hartzea, elkartasunarekin, justizia sozialarekin, giza eskubideekin eta genero-berdintasunarekin lotutako gaitasun eta balioen ezagutza eta garapenaren bitartez. 

Nola iritsi gara honaino?

2013an helburu nagusi bat finkatu zen: unibertsitate-elkarteak justizia sozialarekin eta jasangarritasunarekin konprometitutako politikan parte hartzea, elkartasunarekin, justizia sozialarekin, giza eskubideekin eta genero berdintasunarekin lotutako gaitasun eta balioen ezagutza eta garapenaren bitartez. 

Hasieran, taldeko programa planifikatu eta koordinatu bat abiarazi zen Gipuzkoako unibertsitate-testuinguruko GKEEen artean eta gizarte-eraldaketara bideratutako heziketaren arloan, sinergiak, indarrak, esfortzuak eta gaitasunak biltzeko eta efiziente eta eraginkorragoak izateko.

Taldeak aldikako bilerak egin ditu, eta identitatea eboluzionatu egin da, GKEEen eta unibertsitate-eragileen beharretara egokituz eta egungo egitura eraikiz.

  • Lehen topaketa
  • Bigarren topaketa
  • Hirugarren topaketa
  • Laugarren topaketa
  • Bostgarren topaketa

Lehen topaketa

Lehenengo topaketan (2014ko urtarrila) helburu nagusi zehaztu ziren:

  • Gipuzkoako unibertsitatearen gizarte-eraldaketan diharduten edo lan egin nahi duten erakunde sozialak ezagutarazi eta identifikatzea.
  • Parte-hartzaileen arteko sinergia eta ahalmenak aztertzea.
  • Etorkizuneko koordinazio-estrategia bat zehaztea.

Bigarren topaketa

Bigarren topaketa 2014ko ekainaren 19an izan zen, etorkizunerako ibilbide-orria diseinatzen hasteko helburuarekin.
II. topaketa horretan, baieztatu genuen unibertsitatean (irakasleak, ikasleak eta AZLak) eta unibertsitate barruko nahiz kanpoko giza erakundeen artean badaudela egungo goi-mailako hezkuntza-ereduak giza eta gizarte-hutsune larriak dituela uste duten pertsonak. Horregatik, erabaki genuen beharrezkoa zela lehentasunak aldatzeko gaitasuna duten unibertsitate- organoekin harremanetan jartzea, gutxienez unibertsitatearen funtzio sozialaz ardura daitezen.

Hirugarren topaketa

Hirugarren topaketa 2014ko abenduan egin zen, maila teorikoan adostutako guztia maila praktikoan lantzen hasteko xedearekin. Kasu praktikotan oinarritzen saiatu ginen, EHUren Gipuzkoako Campusean antzeko jarduera bat antolatzen helburuarekin. Horrekin batera, campusaren egitura aztertu genuen, organo erabakigarriak antzemateko.

Laugarren topaketa

Laugarren topaketa 2017ko urtarrilaren 26an izan zen eta haren helburu nagusiak hauek izan ziren:

  1. Azken urteetan egindako lana ezagutaraztea eta egindako elkarrizketan ateratako ondorioak eta aurkitutako praktika onak aurkeztea.
  2. Behatoki kritiko eta eraldatzaile bat sortzeko aukerak aztertzea, praktika onak eta agenteak identifikatzeko eta informazio hori sistematizatu eta hari balioa emateko.
  3. Etorkizunerako koordinazio-estrategia bat definitzea, politikoki eragiteko unibertsitateko erabaki-organoetan, “gizarte-eremuari” balioa emateko, eta praktika onak izan daitezela horretarako pizgarri.

Laugarren topaketatik bosgarrenera, lantalde eragile bat sortu zen, Euskadiko GKEEen Koordinakundeko kide batez eta EHUko Gipuzkoako Campuseko agenteek osatua. Orduan, izenak “Unibertsitate Kritiko Sarea” izena hartu zuen, eta lan-helburu espezifikoak eta bere identitatea lantzen hasi zen.

Bostgarren topaketa

Bosgarren topaketa 2017ko abenduaren 19an egin zen, eta barne-mailako momentua eta kanpokoa izan zituen. Alejandra Boni eta Vicente Manzano gonbidatu zituzten, unibertsitate eraldatzailearen arloan esperientzia handia eta ibilbide luzea duten pertsonak. Barne- topaketan, Gradu Amaierako Lanak GKEEak, ikasleak eta ikasleak lotzen dituen tresnatzat hartu zituzten. Jendearentzat irekia zen topaketan, Vicentek eta Alejandrak unibertsitate publikoak justizia eta ekitatea oinarri dituen gizarte-aldaketarako agente den heinean dituen erronkez jardun zuten.

Urte hauetan guztietan, proiektuak unibertsitatearen gizarte-zeregina berreskuratzeko lanean jardun du, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako gizarte-eredu bat sustatzen duen hausnarketa kritikoko espazio moduan, Munduko Hiritarrak sortzearekin sentsibilizatutako eta konprometitutako unibertsitate baten esparruan.

Guztion ongia eraikitzea defendatzea

Ikuspegi kritikoa proposamenetan eta ekintzetan

Desberdinkeria eta bazterkeria sortzen duten mekanismoak identifikatzea eta haien inguruan hausnartzea

Gizarte- eta ingurumen-justiziaren ikuspegia sustatzea

Ekintzei Giza Eskubideen ikuspegia ematea

Zaintza sustatzea, talde barruan eta kanpoan

Diskurtso eta ikuspegi feminista sartzea prozesuetan

Taldeko aniztasuna integratzeko lan egitea

Euskara sustatzea

Irekita eta hitz egiteko prest egotea beti

BESTE UNIBERTSITATE BAT POSIBLE DA

Parte hartu nahiko zenuke?

UKS Sarearen kide diren erakundeak

Unibertsitatetik sarean parte hartzen dute: Irakasleak, Ikasleak eta Ikertzaileak.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2025

Copyright © 2025 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X