Euskal unibertsitate publikoa agente aktibo izatea justizia sozialaren eremuan, ingurumen-iraunkortasunean, etab.
UKS gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren printzipioetan inspiratzen da, hori ulertuta pertsonak eta izadia bizitzaren erdigune diren haien beharrak eta eskubideak lehentasun izanda gizartea antolatzeko paradigma moduan.
Alde horretatik, UKSk uste du beharrezkoa dela gure unibertsitateek gure prozesu historikoarekin konprometitutako eta kalifikatutako profesional-belaunaldi bat sustatzea, errealitatea eta gure gizarteko ekonomia-, gizarte-, ingurumen- eta kultura- pobretzearen benetako kausen inguruko informazioa analizatzeko irizpideak eta tresnak emango dituzten jakintzak ekoiztearen bidez. EHUk parte hartzeko bideak eta gizarte- mobilizazioa sustatzen betetzen duen agente aktibo rola sakontzeko apustua egiten dugu, herritarren artean pentsamendu kritikoa bultzatzeko eta gizarte-eraldaketaren eta mundu bidezkoago baten aldeko konpromisoa lortzeko.


Uste dugu EHUk jakintza eratzeko eta eztabaida teoriko eta aplikaturako gune bat izan behar duela, guztien ongizatea sortzen lagunduko duena.
Uste dugu beharrezkoa dela lan akademikoak gizarte-desberdinkeria eta bazterkeria produzitzen eta erreproduzitzen duten mekanismoak identifikatzea bultzatzea, gizarte- eta ingurumen-justizia eta giza eskubideen ikuspegi bat sustatzea eta ikuspegi feminista, askotariko eta kulturartekoa sartzea barne- antolakuntzan eta sustatzen dituen jakintzetan. Gainera, uste dugu euskararen, parte-hartzearen eta demokraziaren aldeko konpromisoa sakondu behar dela (parte-hartzea gero
eta mugatuago dagoen testuinguru sozial eta politiko batean). Azken batean, bere gizarte-zeregina betetzen duen eta, gainera, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako gizarte-eredu bat sustatzen duen hausnarketa-gune kritiko bat bihurtuko den unibertsitate baten alde egiten dugu.
USTE DUGU EZINBESTEKOA DELA
Unibertsitate publikoak GKEEekin eta hirugarren sektoreko beste antolakunde batzuekin (gizarte-mugimenduak, eta gizarte zibileko plataformak eta gizarte agenteak barne), beren lan profesional eta aplikatuarekin gizarte bidezkoago bat sortzen laguntzen dutenak, jendearen beharrei erantzunez, eta ikuspegi akademikotik beti aitortzen ez den jakintza sortzen laguntzen ere bai.