• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • BEHATOKIA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

ALBISTEAK

in Feminismoak · on 29 June, 2026

Fundamentalismoei buruzko VIII. Topaketak 350 pertsona baino gehiagoren topagunea izan ziren Donostian, oraina aztertzeko eta etorkizuna eraldatzeko

Joan den apirilaren 23an eta 24an, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) pentsamendu kritikoaren eta ekintza kolektiboaren epizentro bihurtu zen. “VIII. Fundamentalismoei buruzko Topaketak: Feminismoak, antiarrazismoa eta erresistentziak Ipar eta Hego Globaletik” izenburupean, helburu argi batekin bildu ginen: egungo testuinguru soziopolitikoak pertsonen bizitzan nola eragiten duen aztertzea, eskubideak murriztuz eta desberdintasunak areagotuz; baita bizitzari eusten dioten erresistentzia-esperientziak partekatzea ere.

Medicusmundi Gipuzkoa, Movimiento Manuela Ramos eta CREA erakundeek koantolatuta, eta UPV/EHUren zein Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, jardunaldiek 350 pertsona baino gehiago bildu zituzten. Horien artean, nagusiki, unibertsitateko ikasleak, aktibistak, gizarte-erakundeetako ordezkariak, berdintasun eta lankidetza agenteak eta herritarrak egon ziren.

Bi egunez, nazioarteko testuinguru konplexuari buruzko diagnostikoak partekatu genituen, zigorgabetasunak, militarizazioak, arrazakeriak, lurraldeak eta emakumeen gorputzak ustiatzen dituen estraktibismoak, adimen artifizialaren joerak eta agenda feministen eta LGTBIQ+ agenden manipulazioak markatuta. Hala ere, espazioaren motor nagusia ez zen adoregabetasuna izan, erresistentzia komunitarioen indarra baizik. Auzoetako bizimoduari eusten diotenen — baita erakundeak iristen ez direnean ere — edo kriminalizazio handiko inguruneetan eskubideak defendatzen dituztenen esperientziak zuzenean ezagutzeak gogorarazi zigun Peru, Palestina, India edo Ekuador bezalako lekuetako borrokak horizonte komun batek lotzen dituela: bizitzaren defentsa kolektiboa.

Erantzun masiboa, gaztea eta anitza

Unibertsitateko ikasleen parte-hartzea azpimarratu nahi dugu, 200 baino gehiago batu baitziren eztabaidara, mundu bidezkoago eta berdintsuago bat eraikitzeko konpromisoa erakutsiz.

Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen babesa eta parte-hartzea eskertu nahi dugu, Juana Goizueta errektoreordearen eskutik. Bere inplikazioak unibertsitatea gizarte-eraldaketarako aliatu gisa finkatzen du.

Agur esateko, berretsi nahi dugu topaketa hauek ez direla amaiera-puntu bat, baizik eta ikasgeletan, kaleetan eta kolektiboetan antolatzen jarraitzeko bultzada bat. Ziurtasun argiak eta egunerokotasunerako tresnak eramaten ditugu: Egunerokotasunerako ziurtasun argiak eta tresnak daramatzagu gurekin:

“Bakartzearen aurrean, komunitatea.”

“Beldurraren aurrean, antolakuntza.”

“Deshumanizazioaren aurrean, bizitza erdigunean jartzea.”

Justizia erresistentzian ere eraikitzen delako!  

Aldaketaren parte izaten jarraitu nahi baduzu:

Eztabaidak berrikusi: Eskuragarri dituzu topaketetan izan ziren mahai-inguruetako bideoak. Tresna bikaina ikasten jarraitzeko!

Irekiera elkarrizketa: “Justizia zigorgabetasun eta huts egindako erakundeen garaian”.

Mahai-ingurua: “Mugetatik auzoetara: beldurraren politikak, militarizazioa eta arrazismo instituzionala”.

Solasaldia: “ZONA WAO. Zinema eta artea eraldakuntzarako”.

Mahai-ingurua: “BIG TECH: misoginia eta arrazakeria IAren aroan”.

Mahai-ingurua: “ALERTA PINK WASHING! Botere-egiturak agenda feministak eta LGTBIQ+ agendak bereganatzen”.

(Bideoa ez dago eskuragarri).

Mahai-ingurua: “Justizia erresistentzian: mugimendu sozialak kriminalizazioaren aurrean”.

(Bideoa ez dago eskuragarri).

Eskerrik asko ikaspen handiko bi egun hauek posible egin zenituztenoi!

Ezagutu gure lana: Web-orria bisitatu eta sare sozialetan jarrai gaitzazu hurrengo ekintza eta proiektuen berri izaten jarraitzeko.

  • Web: https://medicusmundigipuzkoa.eus/eu/
  • Facebook: Medicusmundi Gipuzkoa
  • Instagram: medicusmundi gipuzkoa
  • X: mmgipuzkoa
  • Bluesky: mmgipuzkoa
  • Mastodon: medicusmundigipuzkoa

Kategoria: Feminismoak

in DDHH&middot UKSko argitalpenak · on 2 October, 2024

UNIBERTSITATE KRITIKOA SAREAREN KOMUNIKATUA (UKS)

Unibertsitateko ikasgeletako diskurtso faxisten inguruko kezka

 

Unibertsitate Kritikoa Saretik gure kezka adierazi nahi dugu unibertsitateko geletan dauden diskurtso faxistak direla eta. Adierazpen horiek oinarrizko askatasunen aurkako erasoa dira, norbanakoena zein taldeena, eta arriskua dute buloak, diskurtsoak eta gorroto-jarrerak sustatzeko eta legitimatzeko, beraz, onartezinak hezkuntza-ingurunean eta gizarte justu eta demokratiko batean.

Irakasleek eta unibertsitate-erakundeek funtsezko erantzukizuna dute bizikidetza, errespetua eta giza eskubideen defentsa sustatuko dituen unibertsitate-espazio bat sortzeko, elkarrizketan, pentsamendu kritikoan eta edozein diskriminazio-moduri aurre egitean oinarritutako hezkuntzaren bermatzaile gisa jardunez.

Egungo eskuin muturreko diskurtsoen gorakada eta naturalizazioa nabariak dira. Horrek gizarteko sektore zabalei, batez ere batez bestekoa baino kalteberagoak direnei, larriki eragiten dieten gertakari diskriminatzaileak, erasoak sortarazten ditu. Uste dugu unibertsitateak gogoeta egin behar duela ikasgeletan eta unibertsitate-bizitzan presente egongo den pedagogia antifaxista baten egokitasunari buruz, elkartasun-, justizia- eta berdintasun-balioak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak eta jarrerak identifi katu eta arbuiatzea sustatuz.

Era berean, eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaia ataleko 301 Taldearen komunikatua irakurri ondoren, ados gaude ikasgelako aniztasun ideologikoa aberasgarria dela eta eztabaida eta pentsamendu dialogikoa eraikitzea funtsezkoa dela, betiere giza eskubideak, pentsamendu-
askatasuna eta demokrazia errespetatuz egiten bada. Ildo horretan, eta ikasleen kontrako narratiba kriminalizatzaileen aurrean, eskatzen dugu gertakariei buruz egiten diren komunikazioek ez dezatela polarizazioa elikatu edo gertaeren larritasuna apaldu. Guztiok gaude aipatzen diren irakasleen askatasunak murriztea dakarten mobilizazioen aurka, baina informazio desegokiak zabaltzeak arreta desbideratu eta hezkuntza-komunitatea desmobilizatzea besterik ez dakar.

Ildo horretan, dei egiten diegu unibertsitate-erakundeei urrats argiak eman ditzaten eskubideen defentsarekin konprometituz eta diskurtso faxistari adi dauden irakaskuntza-jardunbideak sustatuz, legebiltzar batzuetan egin duten bezala, gure unibertsitate publiko maitearen ikasgeletan sar ez dadin.

 

Unibertsitate Kritiko Sarea

Kategoria: DDHH, UKSko argitalpenak

in Uncategorized @eu · on 23 July, 2024

Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko XXV. Mintegia

Aurten, berriz ere, Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegia antolatu dugu, XXV. edizioan gaude jada.

Saioen bitartez, Trantsizio Ekosozialerako eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea da mintegiaren planteamendua eta, aldi berean, eremu lokalean eta globalean dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzea.

Hori lortzeko, mintegian unibertsitate-eremuko, Bizkaiko jendarte zibileko erakunde eta kolektiboen ordezkariak, nazioarteko lankidetza eta elkartasuneko espazioetan parte hartzen duten hainbat ordezkarik parte hartuko dute, parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiak dituzten saioak planteatuz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko interesa duten edozein pertsonei zuzenduta dago, eta karrera zientifikoetako ikasleentzat interes berezikoak diren saioak eskainiko ditu, baldin eta Gradu edo Master Amaierako Lana Giza Eraldaketarekin lotutako arloetan egin nahi badute.

XXV. edizioa 2024ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 4tik azaroaren 29ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, ibilbide ekologiko bat egingo da Artxandan zehar, Trantsizio Ekosozialerako Teknologien sesio praktiko bat eta ekonomia sozial eta solidarioko beste ibilbide bat Bilbon zehar, jardunaldietan landutako zenbait gai sakontzeko eta integratzeko.

Gizarte-eraldaketan eta pentsamendu kritikoan interesa duten eremu zientifiko teknikoko pertsonentzako prestakuntza-proposamena.

  • Iraupena: Urriaren 4tik azaroaren 29ra arte
  • Izen-emateak: Urriaren 1ra arte
    • linka: https://euskadi.isf.es/seminario/
  • Parte hartzaile kopurua: Plaza kopuru mugatua izen emate ordenaren arabera
  • Formatua: Online + Tailerak + Txangoak
  • Hautazko kredituak

Kategoria: Uncategorized @eu

in Herri Hezkuntza Eraldatzailea&middot Metodologiak · on 28 February, 2024

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza STEAM eremuei aplikatua

Parte hartzean oinarrituriko tailerra, STEAM-Active proiektua abiatutzat hartuz, karrera teknikoetan metodologia kooperatiboak diseinatzeko

Ikaskuntza aktiboko metodologiek bideak erakusten dizkigute ikasleen protagonismo handiagoa sustatzeko, haien interesekin konektatzeko eta ikaskuntza esanguratsua lortzeko, ezagutza teorikoaz haraindiko trebetasunak garatzeko… Oso ondo entzuten diren elementuak dira. Hala ere, proposamen horien eta gure eguneroko irakaskuntza-praktikaren artean distantzia handia dagoela sentitzen dugu. Nola eraman ditzaket metodologia horiek irakasten ari naizen ikasgaira?

STEAM-Active proiektuaren esparruan (https://steam-active.pixel-online.org/ , STEAM eremuei lotutako hainbat unitate didaktiko garatu dira, lankidetzako eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzako metodologiak aplikatuz. Tailer praktiko baten bidez, Kristina Zuza UPV/EHUko irakasleak bere lana partekatuko digu eta metodologia horiek gure testuinguruetan aplikatzeko moduak ikusiko ditugu.

Etortzea gustatuko litzaizueke? Zuen zain gaude!

Saioa:  Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza STEAM eremuei aplikatua

Dinamizazioa:  Kristina Zuza (UPV/EHU)

Data: martxoak 5, asteartea
Ordua: 10:00 – 13:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Gela: P1G3A

Hizkuntza: Gaztelania

Kategoria: Herri Hezkuntza Eraldatzailea, Metodologiak Tagged With: ISF/MGI, Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza, STEAM

  • Page 1
  • Page 2
  • Page 3
  • Interim pages omitted …
  • Page 5
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X