• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

in DDHH· Feminismoak· Lankidetza· Uncategorized @eu · on 27 May, 2022

“A pie de calle” erreportaia: Zer ulertzen du unibertsitateko ikaslegoak Fundamentalismo bezala?

Medicusmundi Gipuzkoatik herritartasun kritiko bat sustatzen dugu, tokian tokikoaren eta globalaren arteko harremana ulertuko duena eta justizia sozialaren aldeko borrokan konprometituko dena.

Era berean, erakundeen eta gizartearen, ikastetxe formalen eta gizarte-eragileen arteko espazioak indartzearen aldeko apustua egiten dugu, horiek sozialki kritikoak eta konprometituak izan daitezen laguntzeko.

Horregatik, duela hamarkada batzuetatik, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin (UPV/EHU) ezagutza berriak, ikuspegi berriak eta hausnarketak partekatzeko topaguneak sortzen eta sustatzen (ikastaroak, mintegiak, topaketak, etab.) eskuz esku lan egiten dugu, pertsonen eta gizartearen hazkuntzan lagunduz.

Horren erakusgarri da, UPV/EHUko 4 ikaslek Fundamentalismo bezala ulertzen dutenari buruzko gogoetak partekatzen dizkiguten bideo hau. Bideoa bi unetan grabatu zen, VI “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalek sexu eta ugalketa eskubideetan duten inpaktua”-ren inguruko Topaketatetan parte hartu aurretik eta ondoren. Horrela, espazio mota horiek horietan parte hartzen dutenengan zer nolako eragina duten neurtu ahal izan genuen.

*Topaketa hauek 2022ko otsailaren 17an eta 18an, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (Tolosa hiribidea, 70. Donostia) ospatu genituen.

Bide batez, UPV/EHUri eragile sozial arduratsu bezala eta gizarte eraldaketarako giltzarri gisa duen konpromisoa aitortzen diogu. Horrelako elkarguneak eta eztabaida-guneak sortzearen alde egin duzuen apustuari esker, herritar global, solidario, kritiko eta parte-hartzaileak sortzen laguntzen ari zarete, munduan bizi garen pertsona guztiontzat bidezkoagoa den gizarte bat lortu ahal izateko.

 

 

Topaketa hauek gaur egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko espazio bezala aurkeztu ziren, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.

Horretarako, beraien ezagutzak, bizipenak eta borrokak elkarbanatu zizkiguten nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuen parte hartzea izan genuen. Hauek izan ziren panelak:

  • Inaugurazio-panela: “Sexu-politikak eta erronka feministak pandemiaren eta erasoaldi neoliberalaren garai hauetan”
  • Bigarren panela: “Generoaren aurkako kanpainak, arrazakeria eta neoliberalismoa Europan eta Latinoamerikan”. (Hungria, Nikaragua, Brasil, Estatua)
  • Hirugarren panela: “Gorputzak eta lurraldeak erresistentzian, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen”. (Afganistan, Etiopia)
  • Laugarren panela: “Landa eremuko emakume indigenak erauzketa-industriaren eta botere korporatiboen aurrean”. (Honduras, Ekuador)
  • Bosgarren panela: “Sexualitateak eta gorputz ez-normatiboak: moralismoak, gorroto-delituak eta bestelako fobiak”. (India, Estatua, Honduras)

 

Topaketen inguruan gehiago ezagutzeko, ponentzia guztien bideoak eta errelatoria jasotzen dituen orrialde hau bisitatu dezakezu:

http://medicusmundigipuzkoa.eus/eu/2022ko-otsailan-ospatu-ziren-fundamentalismoen-inguruko-vi-topaketen-materiala-elkarbanatzen-dizuegu/

Kategoria: DDHH, Feminismoak, Lankidetza, Uncategorized @eu

Primary Sidebar

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2025

Copyright © 2025 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X