Unibertsitate Kritikoa Saretik (UKS), Emanuele Castano ikerlariaren kontratazio aukeraren harira eta ondorioz unibertsitatean zein bertako eta estatu mailako prentsan zabaldu diren komunikatuei jarraiki,
HONAKOA ADIERAZI NAHI DUGU:
Emanuele Castano ikerlaria kontratatzeko aukerak agerian uzten du horrelako egoeren aurrean UPV/EHUk bere protokoloak hobetzeko beharra, halako erabakiak hartzeaz modu zuzenean arduratuz instituzioaren izenean, haren Errektoretzatik edo Errektoretzaordeetatik. Iradokitzen diren kontratazio proposamenen CV akademikoaren balorazioa egitea da soilik fakultateen eta bere Departamentuen erantzukizuna. Hortaz, ezin da beste maila bateko ebaluazioak eskatzen dituen erabaki bat hartzeko ardura bertako langileengan jarri.
Horretarako, Unibertsitateak halako salaketen aurrean (salaketa formalak daudenean, baina baita ez daudenean ere) martxan jarriko dituen prozedurak eta horrelako balorazioak UPV/EHUko zein organuri egitea dagozkion argi azaltzen dituen tresnak eduki beharko lituzke.
Jakin badakigu generoagatiko eta eraso sexual egoeretan balorazio hau egiteko beharrezkotzat hartzen diren salaketa formalak jartzeko zailtasunak egon ohi direla eta honek ez duela inolaz ere existitu daitezkeen eraso egoera posibleen egiatasun eza suposatzen. Halako egoeren gehiengoa ez da inoiz salatua izatera heltzen eta honi aurre egin behar diotenentzako zaurgarritasun egoera eta biktimizazio bikoitza suposatzen dute.
Horregatik, kontratatze proposamen honen ondorioz bizitako egoerak tresna hauen egiturazko hobekuntzarako balio behar duela uste dugu, bere testu eta prozeduretan UPV/EHUk edukitzea nahi dugun izaera feminista presente eginaz eta gure unibertsitate eremuan gerta litezkeen adierazpen sexista anitzen gaitzespenezko kultura unibertsitarioan aurrera eginaz.