• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • BEHATOKIA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

in Uncategorized @eu · on 9 November, 2026

Kafe kritikoa martxan! AA unibertsitatean: lagun, etsai edo kontrol- bide?

¿KAFEA TA PASTAK HARTUKO AL DITUGU UNIBERTSITATEAZ HITZ EGITEKO?

Adimen artifizialak ia denetarako balio duela esaten digute: testuak idazteko, laburpenak egiteko, galderei erantzuteko, irudiak sortzeko… Batzuetan, laguntzaile bikaina dirudi. Beste batzuetan, ordea, zalantza ugari sortzen dizkigu.

LAGUN, ETSAI EDO KONTROL-BIDE?

Eta zer gertatzen da unibertsitatean? Ikasteko eta irakasteko moduak aldatzen ari al dira? Pentsatzen laguntzen digu ala gure ordez pentsatzen hasten da? Nork kontrolatzen ditu erabiltzen ditugun tresnak eta sortzen ditugun datuak?

Ez dugu erantzun bakarra bilatzen. Ezta aditu bihurtzea ere.

Abenduaren 10ean Kafe Kritikoan elkartuko gara, galdera horiei eta beste batzuei buruz hitz egiteko. Kafe eta pasta batzuen bueltan, esperientziak partekatuz, elkarri entzunez eta, behar izanez gero, iritzi desberdinak azalduz.

Hitzaldi luzeen ordez, elkarrizketa. Erantzun automatikoen ordez, galdera berriak. Eta pantailen ordez, aurrez aurreko topaketa.

📅 Abenduak 10
⏰ 14:30–17:00
📍 Carlos Santamaria zentroa, Txillardegi aretoa (EHU, Donostia)

👉 Eman izena hemen.

Ez duzu adimen artifizialari buruz asko jakin behar. Nahikoa da jakin-min pixka bat eta zure ikuspuntua partekatzeko gogoa izatea. Animatu!

Kategoria: Uncategorized @eu

Primary Sidebar

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X