Medikus Mundi Gizpuzkoako lankideek egindako ikerketa hau, 2016. urtean aurkeztutako azterlanaren jarraipena da, “Maitasuna amaiera txarra duen gauza polita da?” izenburupean. Maitasuna, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteen arteko maitasun-idearioa”. Han lortutako emaitzen arabera, nerabezaroak sare sozialetan zituen harremanak nola erabiltzen zituen aztertu behar izan zen, eta gai horri heldu zaio orain. Gainera, ikerketak handitu egin du azterlanaren esparru geografikoa, Peruko hiru eremurekin (Lima, Ayacucho eta Ucayali), aniztasun geografiko handiagoa lortzeko, eta, errealitate oso desberdinak izan arren, genero-desberdintasunen inguruko arazoak, arazo orokorrak direla erakusten dute.
Bigarren ikerketa horren helburu nagusiak, 2016ko irailaren eta 2018ko irailaren artean Gipuzkoan eta Perun egina, hauek izan dira: alde batetik, nerabeek online inguruan, maitasun erromantikoari buruz dituzten ohiturak, balioak eta sinesmenak aztertzea, eta, bestetik, ziberindarkeriarekin duten harremana ikertzea, horrek nerabeen eta gazteen osasun integralerako duen mehatxuagatik.
Hemen dokumentua eta gida didaktikoa