“Hezkuntza defendatzen dugu, mundua sostengatzen dugu” goiburuari jarraituz, aurten unitate didaktikoetan jorratu eta nabarmenduko dugu hezkuntzak funtsezko zeregina duela ingurumenaren degradazioari aurre egiteko eta gizarte- eta ingurumen-eredua eraldatzeko, jasangarria izan dadin. Gure planetaren etorkizuna bermatzeko, gure eredu ekonomikoa eta ekoizpen- nahiz kontsumo-sistemak aldatu egin behar ditugu. Hezkuntzak planeta salba dezake.