IKASLE BEZALA, NAHI AL DUZU ZURE GRAL/MAL LANA UNIBERTSITATE BUROKRAZIAREN ESKAKIZUN BAT IZATEARI UZTEA ETA GIZARTE ERALDAKETAREN TRESNA BATEAN BIHURTZEA? GIZARTE ERAGILE BEZALA, UNIBERTSITATEA (IKASLEAK, IRAKASLEAK, ETAB.) IKUSTEN AL DUZU GIZARTE ERALDAKETAKO ALDARRIKAPENAK SUSTATZEKO ALIATU BAT BEZALA ETA HAUEK ARTIKULATZEKO LEGEZKO ESPAZIO BAT BEZALA? EGILE BEZALA, NAHI AL DUZU IKASLEEK EUREN LANAK EGITEKO PARAMETRO TRADIZIONALETATIK HARATAGO AMESTEA? Gida honen helburu… Read More
Kaidara herritargo global baterako hezkuntza esperientzi eta baliabideak
Hemen eskuragarri dauden baliabideak eta esperientziak Oxfam Intermón hezkuntzaren eremuan jardundako 20 urteen fruitu dira. Bestalde, Herritargo Globalerako Hezitzaileen Sareko (www.ciudadaniaglobal.org) kideek edo taldeek garatutako hezkuntza-baliabide eta -esperientziez ere aberasten da gune hau.
Jarduera edo/eta hezkuntza baliabideen hezkuntza helburuak
Erakusketaren bidez herritarrak kontzientziatu nahi dira elikagaiak xahutzeak dituen ondorio txarrez, eta horrek munduko pobrezian eta gosean ez ezik, ingurumenean ere duen eraginaz. Gainera, parte-hartzea bultzatzen duen tresna baten berri ematen du, pertsonak zuzenean aldaketaren eragile izatera gonbidatzen dituena, eta elikagaien xahutzea murriztearekin konpromisoa duten herritarren sare baten parte izatera.