• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • BEHATOKIA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

ALBISTEAK

in DDHH&middot Lankidetza&middot Uncategorized @eu · on 6 February, 2023

BIDAIATZEKO ETA … DENBORA NAHI BADUZU, HAU DA ZURE AUKERA!

LANKIDETZA PRAKTIKA BEKATUAK PERUN

 

Bidaiatzeko eta, beste errealitate eta borroka feminista batzuk ezagutzeko aukera izango duzu!

 

 

BALDINTZA:

XXIII. “Sexualitatea, Generoa eta Garapena” Kurtsoan parte hartu, eta 2023ko udan, Peruko erakunde feminista batekin bi hilabetez praktika bekatuak burutzeko aukera izango duzu.

 

 

KURTSOAREN INGURUKO INFORMAZIOA:     

PROGRAMA: Ikusi programa

 

DATAK eta ORDUA: Martxoak 6-9, 13-16 eta 20-23, 16:00-18:30

 

NON: UPV/EHU. Inazio Mº Barriola Zentrua (gelategia) 3.06 gela

 

HIZKUNTZA: Euskaraz edo gazteleraz (2 talde).

 

IZEN-EMATEA:  Hemen   (Otsailak 27 arte).

10€ ordaindu ES79 3035 0060 41 0600043748

Adierazi: “XXIII Kurtsoa” eta izen-abizenak. Matrikula, ordainketa egin ondoren konfirmatuko da.

 

 

*UPV/EHUko ikaslea bazara, aukera askeko kreditu bat lortzeko aukera izango duzu.

 

 

INFO +

943 40 47 40

voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es

Deskargatu esku-orria:  Hemen

 

Zure zain gaude! LEKU MUGATUAK!

Kategoria: DDHH, Lankidetza, Uncategorized @eu

in Uncategorized @eu · on 6 February, 2023

SI QUIERES TIEMPO PARA VIAJAR Y… ¡ESTA ES TU OPORTUNIDAD!

PRÁCTICAS BECADAS DE COOPERACIÓN EN PERÚ

 

¡Tendrás tiempo para viajar y conocer otras realidades, otras luchas feministas!

 

 

REQUISITO:

Participa en el XXIII. Curso “Sexualidad, Género y Desarrollo” y optarás a poder realizar dos meses de prácticas becadas con una organización feminista de Perú en verano de 2023.

 

 

INFORMACIÓN SOBRE EL CURSO:     

  • PROGRAMA: Ver programa

 

  • FECHAS y HORA: 6-9, 13-16 y 20-23 de marzo, 16:00-18:30

 

  • DÓNDE: UPV/EHU. Centro Ignacio Mº Barriola (aulario) Aula 3.05

 

  • IDIOMA: En castellano o euskera (2 grupos).

 

  • INSCRIPCIÓN:  Aquí   (Hasta 27 de febrero).

Abona 10€ ES79 3035 0060 41 0600043748

          Indicar: “XXIII Curso” y nombre-apellidos. La matrícula será efectiva una vez realizado el pago.

 

  • *Si eres estudiante de la UPV/EHU, podrás obtener un crédito de libre elección.

 

 

+ INFO:

   943 40 47 40

voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es

   Descargar folleto:  Aquí

 

¡Te esperamos! ¡PLAZAS LIMITADAS!

Kategoria: Uncategorized @eu

in DDHH&middot Feminismoak&middot Lankidetza&middot Uncategorized @eu · on 27 May, 2022

“A pie de calle” erreportaia: Zer ulertzen du unibertsitateko ikaslegoak Fundamentalismo bezala?

Medicusmundi Gipuzkoatik herritartasun kritiko bat sustatzen dugu, tokian tokikoaren eta globalaren arteko harremana ulertuko duena eta justizia sozialaren aldeko borrokan konprometituko dena.

Era berean, erakundeen eta gizartearen, ikastetxe formalen eta gizarte-eragileen arteko espazioak indartzearen aldeko apustua egiten dugu, horiek sozialki kritikoak eta konprometituak izan daitezen laguntzeko.

Horregatik, duela hamarkada batzuetatik, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin (UPV/EHU) ezagutza berriak, ikuspegi berriak eta hausnarketak partekatzeko topaguneak sortzen eta sustatzen (ikastaroak, mintegiak, topaketak, etab.) eskuz esku lan egiten dugu, pertsonen eta gizartearen hazkuntzan lagunduz.

Horren erakusgarri da, UPV/EHUko 4 ikaslek Fundamentalismo bezala ulertzen dutenari buruzko gogoetak partekatzen dizkiguten bideo hau. Bideoa bi unetan grabatu zen, VI “Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalek sexu eta ugalketa eskubideetan duten inpaktua”-ren inguruko Topaketatetan parte hartu aurretik eta ondoren. Horrela, espazio mota horiek horietan parte hartzen dutenengan zer nolako eragina duten neurtu ahal izan genuen.

*Topaketa hauek 2022ko otsailaren 17an eta 18an, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (Tolosa hiribidea, 70. Donostia) ospatu genituen.

Bide batez, UPV/EHUri eragile sozial arduratsu bezala eta gizarte eraldaketarako giltzarri gisa duen konpromisoa aitortzen diogu. Horrelako elkarguneak eta eztabaida-guneak sortzearen alde egin duzuen apustuari esker, herritar global, solidario, kritiko eta parte-hartzaileak sortzen laguntzen ari zarete, munduan bizi garen pertsona guztiontzat bidezkoagoa den gizarte bat lortu ahal izateko.

 

 

Topaketa hauek gaur egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko espazio bezala aurkeztu ziren, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.

Horretarako, beraien ezagutzak, bizipenak eta borrokak elkarbanatu zizkiguten nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuen parte hartzea izan genuen. Hauek izan ziren panelak:

  • Inaugurazio-panela: “Sexu-politikak eta erronka feministak pandemiaren eta erasoaldi neoliberalaren garai hauetan”
  • Bigarren panela: “Generoaren aurkako kanpainak, arrazakeria eta neoliberalismoa Europan eta Latinoamerikan”. (Hungria, Nikaragua, Brasil, Estatua)
  • Hirugarren panela: “Gorputzak eta lurraldeak erresistentzian, indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen”. (Afganistan, Etiopia)
  • Laugarren panela: “Landa eremuko emakume indigenak erauzketa-industriaren eta botere korporatiboen aurrean”. (Honduras, Ekuador)
  • Bosgarren panela: “Sexualitateak eta gorputz ez-normatiboak: moralismoak, gorroto-delituak eta bestelako fobiak”. (India, Estatua, Honduras)

 

Topaketen inguruan gehiago ezagutzeko, ponentzia guztien bideoak eta errelatoria jasotzen dituen orrialde hau bisitatu dezakezu:

http://medicusmundigipuzkoa.eus/eu/2022ko-otsailan-ospatu-ziren-fundamentalismoen-inguruko-vi-topaketen-materiala-elkarbanatzen-dizuegu/

Kategoria: DDHH, Feminismoak, Lankidetza, Uncategorized @eu

in DDHH&middot Feminismoak&middot Herri Hezkuntza Eraldatzailea&middot Lankidetza&middot Uncategorized @eu · on 4 February, 2022

Fundamentalismoen VI. Topaketak. Izena-eman!

“Fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kulturalek sexu eta ugalketa eskubideetan duten inpaktua”-ren inguruko VI. Topaketa hauek egungo testuinguru politikoa eta fundamentalismoek askatasun eta eskubideen urraketan jokatzen duten rola aztertzeko espazio bat dira. Gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat duten fundamentalismoak adierazpen anitzetan ulertzen ditugu, horiek guztiek ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio gizakiari modu orokorrean, eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki.

Gaur egungo osasun-krisiaren testuinguruan, tokikoa inoiz ez zela hain globala izan, ezta globala hain lokala egiaztatu ahal izan dugu. Hazten ari den eta lotsagarria den, mundu mailako ekitate ezaren eta polarizazio handiko testuinguru baten lekuko gara, non eskuin muturrek generoaren eta ekologismoaren aurkako politikak, politika arrazistak, eta emakumeek naiz LGTBIQ+ kolektiboak azken hamarkadetan irabazitako askatasun eta eskubideen aurkako elementu amankomunak adierazten dituzten.

Horregatik guztiagatik, Indiako CREA eta Peruko Manuela Ramos Mugimendua erakunde feministekin lankidetzan, topaketa hauek gaur egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko espazio bezala aurkezten dira, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.

Bilatzen diren helburuen artean, honako hauek aurkitzen dira:

  • Egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileenak aztertzea, bai eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioak ere, jarrera fundamentalisten atzean dauden faktore sozial, politiko, erlijioso eta ekonomikoak aztertuz.
  • Jendeari fundamentalismoen aurkako borroka hurbiltzea, munduko hainbat eskualdetan, hauei aurre egiteko aurrera eramaten ari diren estrategia feministen bitartez.
  • Sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen alde diharduten mugimendu, antolakunde eta sareen lana ikusaraztea eta zabaltzea, sinergiak eta borroka-estrategi amankomunak sortzeko asmoz.

 

NAZIOARTEKO HIZLARI ESANGURATSUAK

Topaketa hauek duten beste helburu bat, jendeari fundamentalismoen aurkako borrokara hurbiltzea da, halakoei aurre egiteko xedez munduko hainbat eskualdetan aurrera eramaten ari diren estrategia feminista ezberdinen bitartez. Horretarako, topaketa hauek edizio bakoitzean Donostiara nazioarteko espezialista eta aktibista ospetsuak ekartzeko ahalegina egiten dute. Aurten, izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola, aktibista eta baliabide naturalen aldeko borrokan lider indigena den Laura Zúñiga Cáceres, 2016an eraildako Berta Cáceresen alaba; Dorottya Redai, LGTBIQ+ ikertzailea eta aktibista Hungarian, eta Time 2021-ren arabera, eragin handieneko 100 pertsonaietako bat; Massouda Kohistani, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Afganistango errefuxiatua; Nalu de Faria, Emakumeen Munduko Martxaren Nazioarteko Batzordeko kidea.

Anima zaitez politika eta erresistentzia BIRPENTSATZERA, aldaketa eta eraldaketa BERRIRUDIKATZERA eta borroka-estrategiak BERRABIATZERA!

Zure zain egongo gara! Izen-ematea doakoa da. LEKU MUGATUAK!

Kartela

Programa

IZEN-EMATEKO KLIKATU HEMEN

Kategoria: DDHH, Feminismoak, Herri Hezkuntza Eraldatzailea, Lankidetza, Uncategorized @eu

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Page 2
  • Page 3
  • Page 4
  • Page 5
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X