• Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • HASIERA
  • NOR
  • ZER
  • NOLA
  • AGENDA
  • ALBISTEAK
  • KATALOGOA
  • BEHATOKIA
  • KOMUNITATEA
  • HARREMANA
  • Eus
    • Es

UKS

Unibertsitate Kritikoa Sarea

ALBISTEAK

in DDHH&middot Feminismoak&middot GrAL/MAL/Tesi eraldatzaileak&middot Herri Hezkuntza Eraldatzailea&middot Lankidetza&middot Metodologiak&middot UKSko argitalpenak&middot Uncategorized @eu&middot Unibertsitate kalitatea · on 11 December, 2020

Unibertsitatea-Gizartea arrakalan erronkak, Unibertsitate kritiko eta eraldatzaile baten bidean

Gizarte Mugimenduen Unibertsitate Herrikoiaren Lehenengo Topaketaren Antolakuntzaren esparruan, 2021 urte amaierarako aurreikusia dagoena, UKStik erakundeekin, Gizarte Mugimenduekin eta Unibertsitate Publikoko irakasleekin batera lan egiten jardun dugu, identifikatzeko modu bateratuan Unibertsitatea-Gizartea loturan kezkatzen gaituzten arazo horiek.

 

7 lan-mahai eta 50 partaide baino gehiago izan dira elkarrekin lanean aritu direnak helburu komunak lortzeko eta Unibertsitatea-Gizartea agendak koordinatzen saiatuz, ikuspegi kritiko, feminista eta eraldatzaileetatik.

Dei egiten dizuegu lan hau eta bertatik ateratako ezagutzak sozializatzeko, asteazken honetan, arratsaldeko 17etan.

Inoiz ez gara gutxi justizia sozialaren eta Unibertsitate Publiko baten alde, kokatua dagoen gizartearen eskaera kontrahegemonikoekin konpromisoa duena, lan egiteaz ari bagara.

Parte hartzera eta gu ezagutzera animatzen bazara idatzi uks@disroot.org eta topaketan parte hartzeko lotura bidaliko dizugu.

Ez goaz poliki, urrun goaz…

Kategoria: DDHH, Feminismoak, GrAL/MAL/Tesi eraldatzaileak, Herri Hezkuntza Eraldatzailea, Lankidetza, Metodologiak, UKSko argitalpenak, Uncategorized @eu, Unibertsitate kalitatea

in Uncategorized @eu · on 18 August, 2020

¿Zer da Universidad Popular de los Movimientos Sociales?

Gure sorreratik, sare, erakunde eta gizarte-mugimenduekin sinergiak, esperientziak eta agenda komunak antolatzen ditugu, bai tokian tokikoak, bai nazioartekoak. Esparru horretan, Herri Hezkuntzari buruz eta praktikatik eta unibertsitatetik jakintzak sortzen dituzten eragileen arteko artikulazioari buruz hitz egiten badugu, UPMS da mundu mailako adierazle handienetako bat.
UKStik, UPMSren esperientziarekin batera espazioak artikulatzearen alde egiten dugu, Euskal Herriko testuingurura lurreratuz, eta, horregatik, aldian behin baliabideak, argitalpenak eta ekitaldiak igotzen joango gara, gure lurraldean antolatu nahi dugun esperientzia honen berri izateko. Hasteko, Boaventura de Sousa Santos irakasleak, UPMSren sustatzaile nagusia den eta Gizarte Mugimenduak eta Unibertsitatea artikulazioaren mundu mailako erreferente denak, esperientzia horren jatorria, ibilbidea eta helburuak azalduko dizkigu bideo honetan.

Hona hemen videoa

Kategoria: Uncategorized @eu

in Uncategorized @eu · on 18 August, 2020

Unibertsitate kritiko baterako errezeta

https://uks.eus/wp-content/uploads/2020/08/errezeta.mp4

Kategoria: Uncategorized @eu

in Uncategorized @eu · on 26 March, 2020

COVID 19 ETA UNIBERTSITATE PUBLIKOEN GIZARTE KONPROMISOA

Hausnarketa egiteko deia

 

COVID 19ak hala eraginda bizi dugun larrialdi-egoera honek unibertsitate-jarduera berrantolatzera eraman gaitu ezinbestean. Berrantolaketa horrek ahalegin handia eskatu dio erakundeari berari eta baita ikasleei ere. Alabaina, egoera zail honetan, agerian geratu da, halaber, gure unibertsitatearen sendotasuna. Ardura osoz ari dira lanean errektoreordetzako arduradunak, irakasle-taldeak eta beste lankideak, alde batetik, ikasketa-planak eta irakaskuntza-metodologiak egokitu eta eraberritzen; eta, bestetik, ikerketa-lanarekin aurrera jarraitzeko, planifikatuta zeuden ikasketa-topaketak egin ahal izateko, ikasleen praktika bermatzeko edota atzerrian dauden ikasleak berriro etxera ekartzeko egin beharrekoak aurrera eramaten. Salbuespenezko egoerek, batzuetan, geure onenak erakutsi eta ematera bultzatzen gaituzte; EHU Edonondik ekimena dugu horren erakusle.

 

Baldintza zailetan egoerari aurre egin eta ohiko bizitzarekin jarraitzeko gai izateak erakundea osasuntsu dagoela eta egokitzeko gaitasuna ere baduela adierazten du, zalantzarik gabe. Baina egoera honek, erresilentziarako gaitasuna agerian jarri ez ezik, hazkunderako aukerak ere eskaintzen dizkio erakundeari. Are gehiago, dokumentu hau sinatzen dugunok zintzoki uste dugu egoera larri honetan UPV/EHUk gaitasun osoa eta baliabide egokiak dituela pandemia honek agerian utzi dituen gizarte-premietako batzuei erantzuteko. Alegia, gure ustez, ohiko jarduerei normaltasunez eustea ez da UPV/EHUk une honetan duen erronka bakarra. Agian, hausnartu ere egin beharko litzateke zein izan beharko lukeen unibertsitatearen eginkizuna larrialdi egoera honetan, eta zer ekarpen egin beharko lukeen inguruko gizarte-eragileekin eta horien asoziazio-egiturekin batera elkarlanean.

 

Gizarteari ekarpenak egiteko bide bat da ikerketarako funtsak pandemiari aurre egiteko proiektuetara bideratzea, berriki Unibertsitate Ministerioak egin duen moduan deialdiaren ildotik. Horrez gain, UPV/EHUk bere baliabide pertsonal eta materialak eskain diezazkioke gizarteari; horixe egin da, hain zuzen ere, diagnostikoan eta birologiako tekniketan adituak diren pertsonak eta erabiltzen dituzten laborategiak, osasun-agintarien eskura jarri direnean. Zalantzarik gabe, harro sentitu behar du gure unibertsitateak horregatik guztiagatik. Hala ere, beste bide batzuk ere jorra daitezkeela uste dugu. Izan ere, gure erakundea osatzen duten kolektiboek (ikasleak, irakasleak, administrazioko langileak) eta unibertsitateko ekosistema osatzen duten beste talde eta erakundeek laguntza paregabea eskaini diezaiekete pandemia honen ondorioak modu bortitzenean pairatzen ari diren pertsonei eta kolektiboei zein etorkizunean ere ondorio horiek pairatuko dituztenei, ekintza komunitarioetan lankidetzan lan eginez, besteak beste.

 

Askotariko ekintzak izan daitezke horiek. Fakultateei esku egon daiteke aztertzea zein izan daitezkeen ohiko lanaldiaren barruan larrialdi egoera honetan gizarte-mailako konpromisoa erakusteko ikastegi bakoitzean martxan jar daitezkeen ekimenak; era berean, ekimen horiek balioan jartzen egin dezakete lan. Izan ere, fakultateek bide egin diezaiekete irakasleek eta ikertzaileek ildo honetan, seguru, egiten ari diren gogoetei. Era berean, ikasleak bultza ditzakete gizarte-boluntariotzako ekintzetan parte har dezaten. Beste aukera bat izan daiteke Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak pandemia honek (besteak batzuk albo batera utzi gabe, noski) nabarmen kaltetu eta kaltetuko dituen kolektiboen premiei erantzuteko bideen ikerketarantz bideratzea. Besteak beste, horiek guztiak bide egokiak izan daitezke, erakusteko zenbaterainokoa den UPV/EHUk honelako egoeretan duen erantzuteko gaitasuna. Horren bidez, gure unibertsitateak bere gizarte-konpromisoa berretsiko luke; ohiko jarduerak “normaltasunez” aurrera eramateko duen konpromisoaz harantzago berretsi ere.

Hegoaldeko herrialdeetan oso errotuta dago unibertsitateek komunitatearen zerbitzura egon behar dutelako ideia, eta, horrenbestez, unibertsitatearen berezko ezaugarri edo tradiziotzat jo daiteke gizarte-ekintzarako konpromisoa. Tradiziotik datorren konpromiso honi esker, unibertsitateak oso gogoeta baliagarriak egiten ditu, eta, horien bidez, eraldaketa ahalbidetzen duen markoa eratzen du, horrela, gizarte-eraldaketan ere eragiten du bera txertatuta dagoen ingurunean bederik. Logika horrek garamatza unibertsitate aktibo eta konprometitua aldarrikatzera. Paulo Freirek zioenaren ildotik, etengabe berrasmatu behar da mundua, eta eraldaketa horretan unibertsitateak gizarte-aldaketaren alde ez ezik, elkartasunaren globalizazioaren alde ere egin lezake luke lan.

Zentzu horretan, egungo errealitate larriak aukera zabalak eskaintzen ditu aldaketak eragiteko, eta batez ere, ikuspegi sozial eta sanitariotik egoera zaurgarrienean duden komunitateen alde lan egiteko. Seguru gaude UPV/EHU prest dagoela erroak dituen lurralde honetan bere onenak eskaintzeko. Horren erakusgarri argia izan daiteke lurraldeko beste eragileekin batera hausnarketa- eta ekintza-estrategia bateratuak ahalbidetzea, eta egoera larri honi aurre egiteko ekimenen koeraikuntza sustatzea.

Izan ere, une zail honek abagune ezin hobea eskaintzen digu unibertsitate-komunitatea osatzen dugun pertsona eta kolektibo guztien artean sare informalak ehuntzen joateko. Animatzen bazara, eta elkar ezagutzeari interesgarri baderitzozu, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektronikoak erabilita:

 

Unibertsitate Kritikoa Sarea: uks@disroot.org

Hegoako Hezkuntza Taldea: hegoagasteiz@gmail.com

Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoa: clinicajuridica.fac.derecho@ehu.eus

Kategoria: Uncategorized @eu

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Page 2
  • Page 3
  • Page 4
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

UKS-RI BURUZ

Euskadiko GGKEen Koordinakundeari lotutako garapen GKEetako pertsonez osatutako sare bat gara, baita mugimendu sozialetako kideak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta ikasleak ere.
GEHIAGO JAKIN

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Ellie Jane on Genesis Framework · WordPress · Log in

Contenido:

Edukiak:

Financia:

Laguntzaileak:

SOBRE UKS QUE QUEREMOS CÓMO FUNCIONAMOS POLÍTICA DE PRIVACIDAD
NOR GARA? ZER NAHI DUGU? NOLA FUNTZIONATZEN DUGU? PRIBATUTASUN POLITIKA

uks@disroot.org

CONTACTA

uks@disroot.org

HARREMANA

© UKS 2020. Diseño Web Bläu Web Design

X